Niri buruz
Azken urteotan etioterapia agertu da nire bizitzan, eta hau izan da nire ibilibide profesional eta pertsonalean hurrengo saltoa suposatu duen eskaloia. Nolabait pertsona “osotasunean” artatzeko falta nuen herramienta.

Nire izena Maider Leunda Iruretagoyena da.
Badira 20 urte pediatrian dihardudala. Urte guzti hauetan bizitako esperientziek eta pediatra izan aurretik bizitako esperientzi askok egiten naute gaur egun naizen hau.
Izan ere 7 hilabeterekin jaio nintzen Logroñoko ospitalean, erditze instrumentalizatu batetik nator, amagandik banatua izan, intubatua eta hilabetez egon nintzen inkubadoran. Imajinatzen dut honek nolabaiteko sentsibilitatea markatu duela nigan haurdunaldi-erditze eta jaio berriekiko errespetuzko begirada izaten, bizitzako fase honek daukan garrantzia kontuan hartzen.
Iruñean medikuntza ikasi eta Donostiako ospitalean burutu nuen pediatriako formakuntza, non pediatriako espezialitate desberdinetatik igaro nintzen haurren gaixotasun desberdinak ikasiz eta tratatuz, bai eta pediatriako larrialdietan urte guzti hauetan guardiak egin ere; erresidentziako azken urtea batez ere neonatologian espezializatu nintzelarik. 6 hilabetez Madrilgo “12 de Octubre” ospitaleko neonatologia zerbitzuan formatzeko aukera ere izan nuen, bertan,“Método madre canguro”ezagutu nuen eta honek nire hurrengo urtea markatu zuen, metodo honetan sakonduz eta honen onurak gehiago ezagutzeko formakuntzak eginez: Natalie Choprak adituaren hainbat tailerretan izan, Suediako Upsala ospitalera joan bertako lan egiteko modua ezagutzera, Nils Bergman doktorearen simposioetan egon…
Donostiako ospitaleko neonatologia zerbitzuko lantaldean inkorporatu nintzen mediku adjuntu bezala non “arriskuko” erditzeetan egoten nintzen jaioberriak artatzen, maternitate plantan jaioberrien miaketa fisikoak burutzen, neonatologia zerbitzuan ingresaturik zeuden jaioberrien zaintza burutzen… imajinatzen dut ni jaio berri izan nintzenean bizitako guztia erreparatzeko modu bat izan zela ibilbide hau.
Ama izan nintzen ondoren, etxeko erditzearen magia esperimentatuz, une sakratu honek suposatzen duena barneratuz. Amatasunak krisi identitate ikaragarria ekarri zidan, nire barne bilaketa eta ulertze prozesuan eta amatasunean guztiz murgildu nintzen. Haurrekiko heziketa errespetagarria egin nahi horretan Hazi-Heziko Cristina eta Jose Ramón bidelagun izan nituen. Asko ikasi nuen bai haiengandik, eta baita gure bi alabek egunero erakusten zidatenetik, askotan pediatra bezala hitz egiten nuen “modu teoriko” hori zein hutsa zegoen ulertuz.
Ondoren, anbulategian hasi nintzen lanean, eta hemen haurren gaixotasunak artatzeaz gain, familiekiko konfiantza, zaintza eta konplizitate gunea bizitzeko aukera izan dut urte guzti hauetan.
Osasun sistemak ezarritako araudi eta burokraziaren mugak esperimentatu ditut, frustrazio handia biziz. Esango nuke hau izan dela urte guzti hauetan beste modu osagarri bat bilatzera eramaten ninduen indarra. Modu horretan naturopatian masterra burutu nuen Zaragozako Unibertsitatean eta baita homeopatian ikasketa ugari burutu ere, errekurtso hauek izanik nire eguneroko lanean erabilitako tratamenduen oinarri nagusietako bat, hala nahi zuten familiekin noski! Aldi berean, haurdun-erdiondo, jaioberri eta 2 urteko haurrekin tailerrak burutu ditut bai anbulategian, baita “famili gunea” proiektuan, beste lankideekin batera taldeen dinamizatzaile izanez. Garai honetan ere elikadura osagarria eta lehen sorospenetako tailerrak eman ditut espazio desberdinetan.


Urte guzti hauetan, haurrak adierazten zituzten sintoma fisiko horien atzean haurra zer bizitzen ari ote zen galdetzen nion nire buruari, eta hortik haurra ulertu eta familiei beste begirada bat transmititu, nolabait gaixotasuna beste atenditu beharreko zerbaiten adierazle zela ikusaraziz. Begirada hau, barrutik irteten zitzaidan bultzada hau, esango nuke izan zela pediatria sozialean gero eta gehiago murgiltzera eraman nauena, non elkarlan asko burutu dudan bai gizarte zerbitzuekin eta baita ikastetxeekin ere, goizantzemate programako partaide izan naizelarik.
Azken urteotan etioterapia agertu da nire bizitzan, eta hau izan da nire ibilbide profesional eta pertsonalean hurrengo saltoa suposatu duen eskaloia. Nolabait pertsona “osotasunean” artatzeko falta nuen erreminta. Ordurarte nituen errekurtsoak motz geratzen ziren egoeretan, ulermena eman didan giltza, pediatriatik haratago helduen bidelagun ere izateko atea zabaldu didalarik.
Ibilbide guzti honek egin nau naizen hau, eta hau da haur, heldu eta familiei laguntzeko dudan ezagutza eta esperientzia.
Jarri gurekin harremanetan
Zure bidelagun izatea nahi?
©2025 UR-JAUZI, pediatria eta medikuntza integratzailea. Diseinua eta maketazioa maialenazkue.com

